To Kill a Mockingbird (filma)
To Kill a Mockingbird (euskaraz Urretxindorra Hiltzea) 1962ko Robert Mulligan estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma da, Harper Lee idazlearen izenburu bereko To Kill a Mockingbird eleberrian oinarritua. Gregory Peck, Mary Badham eta Phillip Alford aktoreek antzeztu zuten. Gainera, Robert Duvall, William Windom eta Alice Ghostley aktoreek debutatu zuten.
Bederatzi Oscar Sarirako izendapen jaso eta hiru irabazi: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gregory Peck), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria - Zuri-beltza (Alexander Golitzen, Henry Bumstead eta Oliver Emert) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Horton Foote). Hiru Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Depresio Handiaren garaia, AEBak. Atticus Finch (Gregory Peck) arraza banaketa jasaten duen Alabamako udalerri txiki bateko abokatua da. Alarguna da eta bi semeren ardura du; horren ondorioz, Tom Robinson (Brock Peters) baserritar beltzaren defentsa burutzea onartu du, Mayella Ewell (Collin Wilcox) neska nerabe zuriaren hilketa egotzi diotelako. Udalerriko biztanle askok kasua laga dezan konbentzitzen saiatu dira: epaiketan afroamerikar hiritar bat defendatzeak berari eta familiari ondorio kaltegarriak ekar liezazkiekeen arren, Atticusek aurrera jarraitzeko asmo irmoa du.
Istorioa Hegoalde Sakonean hazitako bere eta Jem (Phillip Alford) anaia zaharragoaren haurtzaroa oroitarazten duen Jen (Mary Badham) izeneko emakume heldu baten ikuspuntutik kontatua dago, hiru urte luzeko kontaketa delarik, bi haur horien bizitzak aldaketa sakonak jasanez. Kontakizuna aurrera doan heinean, udako adiskide batekin batera dauden bi haur xaloren bizimodua patxadatxoa "zakuaren gizona" dela uste duten auzotar bitxi bat zelatatuz eta inguruabarren ondorioz bilakatuz doa. Haien aita Atticus abokatua eta haren lanak udalerrian duen eraginaren ondorioz, haurrek arrazakeriaren berri dute, gainera mingoski heldu bihurtuko dituen gorroto arrazialaren lekuko ere dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gregory Peck: Atticus Finch
- Mary Badham: Jean Louise "Scout" Finch
- Phillip Alford: Jeremy "Jem" Finch
- John Megna: Charles Baker "Dill" Harris
- Brock Peters: Tom Robinson
- James Anderson: Robert E. Lee 'Bob' Ewell
- Collin Wilcox Paxton: Mayella Violet Ewell
- Robert Duvall: Arthur "Boo" Radley
- Estelle Evans: Calpurnia
- Rosemary Murphy: Maudie Atkinson
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Atticus Finch (Gregory Peck) eta Tom Robinson (Brock Peters).
-
Maudie Atkinson (Rosemary Murphy) eta Jeremy "Jem" Finch (Phillip Alford).
-
Atticus Finch (Gregory Peck) eta Robert E. Lee 'Bob' Ewell (James Anderson).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1962ko filmak
- Robert Mulliganek zuzendutako filmak
- Horton Footek idatzitako filmak
- Gregory Peckek antzeztutako filmak
- Phillip Alfordek antzeztutako filmak
- Robert Duvallek antzeztutako filmak
- John Megnak antzeztutako filmak
- Alice Ghostleyk antzeztutako filmak
- Frank Overtonek antzeztutako filmak
- Brock Petersek antzeztutako filmak
- Paul Fixek antzeztutako filmak
- Collin Wilcoxek antzeztutako filmak
- Hugh Sandersek antzeztutako filmak
- James Andersonek antzeztutako filmak
- Rosemary Murphyk antzeztutako filmak
- Ruth Whitek antzeztutako filmak
- Estelle Evansek antzeztutako filmak
- Kim Hamiltonek antzeztutako filmak
- Robert Mulliganek ekoitzitako filmak
- Alan J. Pakulak ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Epaiketeei buruzko filmak
- Abokatuei buruzko filmak
- Arrazakeriari buruzko filmak
- Drama filmak
- Hilketei buruzko filmak
- Justiziaren akatsei buruzko filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Depresio Handian girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Alabaman girotutako filmak
- Elmer Bernsteinen soinu bandadun filmak